Egoitz Coto baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2022-XI-8). Egoitz Coto Etxeandia preso politiko barakaldoarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 20 urteko espetxealdia bete ondoren.

 

Julen Atxurra preso lekeitiarra Zaballara hurbildu dute

ETXERAT (2022-XI-4). Julen Atxurra Egurrola preso lekeitiarra El Duesoko (170 km) espetxetik Zaballako espetxera hurbildu dute.

Eider Perez Martutenera iritsi da eta Bea Etxeberria Zaballara

ETXERAT (2022-IX-2). Bea Etxeberria Caballero preso bilbotarra El Duesoko espetxetik (170 km) Zaballako espetxera hurbildu dute eta Eider Perez Aristizabal errenderiarra Zueratik (245 km) Martutenera ekarri dute.

Bere hirugarren gradua AN-k baliogabetu ostean, Aitor Esnaola espetxera joan da

ETXERAT (2022-XI-2). Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da gaur arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

Mikel San Argimiro espetxean, AN-k bere hirugarren gradua baliogabetu ostean

ETXERAT (2022-XI-1). Mikel San Argimiro Isasa preso donostiarra Martuteneko espetxera bueltatu behar izan zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso gipuzkoarrari emandako hirugarren graduaren aurka fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

Ugaitz Perez baldintzapeko askatasunean geratu da

ETXERAT (2022-X-21). Ugaitz Perez Sorriketa preso politiko galdakoztarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 20 urteko espetxealdia bete ondoren. 

Ibon Fernandez Iradi Lannemezanetik Martutenera hurbildu dute

EXTERAT (2022-X-20). Ibon Fernandez Iradi preso lasartearra Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. 

iruñea euskaraz.jpg

U8ko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diegu Nafarroako herritarrei

ETXERAT (2022-IX-30). Gaurko agerraldi honen bitartez, urriaren 8an Donostian Sarek aurten egingo duen mobilizazio eta jaialdi berezian parte hartzeko deia luzatu nahi diegu Nafarroako herritarrei.

martinez bilbao.jpg

13 euskal presoei dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu fiskalak

ETXERAT (2022-IX-27). Une honetan, 13 euskal preso politikoei dagozkien hirugarren graduak errekurrituta ditu Ministerio Fiskalak.

elpaquete.png

Kinkearen promozioari dagokion zozketaren sari nagusia 5841 zenbakiarentzat da

ETXERAT (2022-IX-21). Urteko hirugarren promozioari dagokion zozketa egin dugu eta 20.000€ ko sari nagusia 5841 zenbakiarentzat da. 

Mobiliza gaitezen! Jon, Jakes eta Unai gurekin

ETXERAT (2022-IX-20). Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunen erabakiak emango dituzte. Ion, Jakes eta Unai gurekin! 

Deportatu baten senidea izateagatik zokoratu dute berriro ere Bittor Urtiaga

ETXERAT (2022-IX-19). Bittor Urtiaga, Jose Angel Urtiaga deportatu santurtziarraren anaia, ezin izan da Euskal Herrira itzuli La Habanan hartu behar zuen hegazkinean, Estatu Batuetako aire-espazioaren gainetik hegan egitea debekatzen diotelako, euskal deportatu politiko baten anaia izateagatik.

Iratxe Sorzabal lekualdatu dute espainaratu ostean

(2022-IX-9). Iratxe Sorzabal Diaz preso politiko irundarra lekualdatu dute. Reau-ko espetxetik (925 km) Estremerako espetxera (520 km) eraman dute, espainaratu ostean.

Ainhoa Mujika, Alicia Saez de la Cuesta eta Itziar Alberdi, Zaballan

ETXERAT (2022-IX-8). Beste hiru euskal preso politiko hurbildu dituzte Zaballako espetxera:

ikaki eta Asier.jpg

Iñaki eta Asieren heriotzen XXI. urteurrena

ETXERAT (2022-IX-7). 21 urte betetzen dira Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra errepidean hil zirela, dispertsio politikaren eraginez.

Itziar Moreno preso bilbotarra lekualdatu dute

ETXERAT (2022-VIII-5). Itziar Moreno Martinez preso politiko bilbotarra lekualdatu dute. Rennes-eko espetxetik (795 km) Alcalako espetxera (445 km) lekualdatu dute, espainaratu ondoren.