Urriak 8 / Donostiako mobilizazio eta jaialdia #EtxeraBideaGertu

ETXERA (2022-X-27). Sarek deituta, Milaka pertsona batu ginen #EtxeraBideaGertu lelopean Illunben, Donostian, 3.127.326km osatuz.

#ABANTE manifestazioarekin bat eginez

ETXERAT (2022-XI-9) #ABANTE @EHBildu k azaroaren 12an Bilbon deituriko manifestazioaren harira, euskal presoen senideen ordezkaritza batek agerraldia eskeini du gaur, EH Bilduko bozeramailea den Unai Urruzunorekin batera.

“Nueva Revolución" Etxerat elkartearekin hitz egin du

(2022-X-6) "Nueva Revolución" digitalak Xochitl Karasatorre eta Gorka García, Etxerat elkarteko kideak, elkarrizketatu ditu. Euskal preso, erbesteratu eta deportatu politiko eta haien senide eta gertukoen egoera ezagutzea izan da helburua.

2.000 gora lagun mobilizatu dira Euskal Herriko 15 hondartzetan

(2022-VIII-7) 2.200 lagun inguru mobilizatu dira gaur, Etxerat elkarteak deituta, Euskal Herriko 15 hondartzetan espetxe salbuespen politika bukatzearen alde. Bideo hau Laida hondartzan grabatu da.

EAEko sindikato guztiak salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira

(2022-VI-24) Izan bidea ekimen sindikalaren ikasturte honetako azken konzentrazioa burutu da Bilbon. Salbuespenezko espetxe politikaren kontra agertu dira sindikatuak beste behin.

Lasterbidean Kanpezun

(2022-V-28) Lasterbidean elkartasun lasterketa nazionala gauzatu da gaur Kanpezun. Lasterketa luzearen hasira duzue hau.

XIX. Batzar Nazionala (bertsio laburra)

(2022-V-30). Durango, 2022ko maiatzaren 15a. Etxerat Elkartearen XIX. Batzar Nazionala (bertsio laburra) 

#SalbuespenPolitikaStop

(2021-XI-2) Gaixotasun larriak dituzten 19 euskal preso aske utzi behar dituzte. Mila Iradi, Ibon Fernandez Iradi preso lasartearraren ama. Ibonek 49 urte ditu eta 18 urte daramatza kartzelan. Esklerosi anizkoitza du.

Iñaki eta Asier gogoan 20 urte geroago

(2021-IX-13) Irailaren 8an hogei urte bete dira dispertsio politikak Iñaki Saez eta Asier Herizen bizitzak ebatsi zituenetik. Plaentxia.eus ek Soraluzen egindako oroimenezko ekitaldiaren bideoa duzue hau.

Hurrengo helmuga, etxea!

(2021-VII-1) Hustu egiten dira euskal presoz Andaluziako espetxeak. Etzozi Elgezabal, Darocako espetxean preso dagoen Manex Castroren bikotearen lekukotza.

Kinkea, argitasuna opari

(2021-II-22) Joxe Lacalle argazkilaria eta Patxi Berrogi senidearen arteko elkarrizketa. Lacalle berak egindako Kinkea 2021ko promozioetarako artelanak erakutsi dizkio Patxiri.

Urrun daudenengatik, topa!

(2020-XI-30) Etxerat Elkarteak eta euskal mahastizainen ardo ekologikoak bat egin dugu 2020ko gabonetan elkartasuna etxeetara helarazteko. Sei ardo botilez osatutako kutxak eskuragarri jarriko dira datozen 15 egunetan.

Pili eta Fontso, 30 urtez

(2020-IX-2) Hogeita hamar urte igaro dira sakabanaketak Fontso Isasi eta Pili Arzuagaren biziak eraman zituenetik. Uztailaren 18an haien omenezko ekitaldia burutu zen Laudion.

Jose Mari Maruriri omenaldia / Zierbena

(2020-VI-29) 22 urte betetzen dira Jose Mari Maruri, "Txitxarro", zendu zela, kotxe istripu baten ondorioz, espetxean preso zegoen bere semea, Lander, bisitatzera zihoala.

Adin nagusikoak, gaixorik dauden senideak eta dispertsioa

(2020-I-17) "Dispertsioaren Hegiak" izeneko lanketaren baitan, urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina azaldu genuen. Adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak dituztenak

Gutun mezulariak / Gernika

(2019-XI-23) Dispertsioak eragindako 16 hildakoen memoria eta aitortza aldarrikatzeko eta herri honen konponbidean eta elkarbizitzan aurrera joan ahal izateko, Etxerat Elkartetik ekitaldia egin genuen Gernikako Lizeo Aretoan.

Oiartzungo Bertso Saioa (2018ko saioa osorik)

(2018-I-7) Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Amaia Agirre gai-jartzailaren gidaritzapean Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren. Grabaketa eta edizioa Lander Etxedonaren eskutik izan da. Mila esker elkartetik hartutako lanagatik!

Oiartzungo Bertso Saioa (2016ko saioa osorik)

(2016-I-3) Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, Unai Elizasu gai-jartzailaren gidaritzapean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Jon Maia, Julio Soto eta Onintza Enbeita izan genituen.

Xabier Rey Urmeneta presoaren heriotza salatzeko prentsaurrekoa

(2018-III-7) Etxerat elkartearen agerraldia Xabier Rey Urmeneta presoaren heriotza salatzeko.

"Itxaropena dugu, honek ezin du betiko iraun eta konponduko da"

(2017-XII-1) Patxi Berrogi Etxerateko senideari elkarrizketa, 2017ko abenduaren 9an euskal presoen eskubideen alde Parisen egingo den manifestazioaren atarian