Bihar Donostian ikusiko dugu elkar

ETXERAT (2022-X-7). Etxeratek bat egingo du bihar Donostian, Sare herritarrak bultzatuta, burutuko den mobilizazioarekin.

Etxerat elkarteak bat egiten du eta euskal jendarteari dei egiten dio, bai "izan Bidea" ekimenaren azken kilometroetako ibilbidean parte hartzeko, zein horren ostean egingo den manifestazioarekin eta Ilunben ospatuko den azken jaiarekin.

«Etxera bidea gertu» leloaren baitan egingo da bihar mobilizazio garrantzitsua; izan ere, oraindik bukatu ez den gure senide presoen hurbilketa urrats garrantzitsua izan da, baina oraindik badago bidea egiteko eta gainerako salbuespen-neurriekin amaitzeko, eta horretarako euskal gizartearen inplikazioa ezinbestekoa da.

Bihar denok Donostiara! Lehenbailehen etxean eta bizirik behar ditugulako!