Karlos Apeztegia euskal presoa aske

ETXERAT (2022-X-14). Karlos Apeztegia Jaka preso politiko hernaniarra aske geratu da. Martuteneko espetxetik atera berri da.

Karlos Apeztegia Jaka preso politiko hernaniarra aske geratu da 4 urtez preso egon ostean. 2018ko urrian atxilotu zutenean, Etxerat elkarteko lankidea zen.

Apeztegia espetxean egon zen lehenago, 1991 eta 2013 urteen artean hain justu, beraz, orotara 26 urte eman ditu preso. Ongi etorri Karlos! Bat gutxiago!